Banoa

by Marina Landa

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

about

Emakumeok askatzearen alde, beti.

lyrics

Gose zaren bakoitzean
Txoko oro da kartzela
Nik nahi gabe jolasten
Gara ezkutaketara.

Zure begi lizunak
Somatzen ditut kolkoan
Arnas-estuka hasten naiz
Oraindik dut hilekoa.

Noizbait berandutzen banaiz
Dena bihurtzen da more
Malko artean nabil
Zure platerak jasotzen

Kaleko mozorroa
Tabernetan ahazten zaizu
Inor ez dagoenean
Zu zara jaun ni esklabu.
Oihu batez banoa
Nik erabakitzen dut nork
Maitatzen nauen eta
Zuk ez nauzu aurkituko

Askatzen naiz banoa
Beldurrez egiten dut lo
Etorkizuna zain da
Ta ez naiz inoiz damutuko

Berriz esan didazu gaur
Gehiegi jaten dudala
Zuregatik ez balitz
Jesusen ama bezala.

Pare bat ile hankan
Lotsagabe halakoa
Zikina, ahula, ergela
Inoiz ez dut arrazoia.

Gona hori motzegia da
Bota duzu zakarrera
Beste mutil batzuekin
Ez ote noan bazterrera.

Gauerdian esnatu nauzu
Zuzenean sartuz hau mina
Umerik ez baduzu nahi,
Har ezazu ba pastilla.

credits

released October 11, 2021

license

all rights reserved

tags

about

Marina Landa Donostia San Sebastian, Spain

Singer-songwriter from the Basque Country.

marinalanda.com

contact / help

Contact Marina Landa

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Marina Landa, you may also like: